Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreak, igande honetan Gurean

Aiurri 2023ko urt. 12a, 07:00

Eskarmentu handiko bi aktore ezagun lanean ikusteko aukera izango da, asteburu honetan. "La casa de papel" telesail ezagunean agertu ziren bi euskal aktoreak, baina horrez gain biak ala biak ibilbide oparoa egiten ari dira.

Sinopsia:

Emakumea eta gizona. Gizona eta emakumea. Solasean, zirika, eztabaidan. Zertaz? Berdin dio. Eguneroko kontuak, gazta-tarta, patinetea, almorranak... edo gai potoloak, aldaketa klimatikoa, politika, Me Too,...

Baina esan, dena esan behar al da? Ixiltzea ez al da hobe batzuetan?

Txalo Produkzioak konpainiaren antzezlana Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du, Salomé Lelouch-en testua oinarritzat hartuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!