Gipuzkoako XIII. Euskal Pilota Egokituko Txapelketa aurkeztu dute Idiazabalen

Aiurri 2023ko urt. 12a, 13:18

©Federazioa
Larunbat honetan jokatuko da Idiazabalen Gipuzkoako XIII. Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren lehenengo partidua. Buruz buru eta binakako bi kategoria izango ditu lehiaketak. 

Villabonako Udala pilota jaialdiaren laguntzaileetako bat izango da, Behar Zana Pelota Elkartearekin batera. Horrez gain, hilaren 28an Villabonan jokatuko dutela iragarri dute.

Goierri telebistan horrela jaso dute albistea:

Federazioak iragarri duenez, "Bi lehia izango dira Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan: batetik, adimen urritasuna duten kirolariena; eta, bestetik, urritasun fisikoa duten kirolariena. Buruz buru zein binaka ariko dira. Lehendabizikoek paletaz jokatuko dute, teniseko pilotarekin; eta bigarrenek gomazko paletaz, gurpil aulkian".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!