Udalekuetako zuzendari bila dabil, Irrika Aisialdi Elkartea

Aiurri 2023ko ots. 1a, 10:45

Udaleku itxiak zuzentzeko langilea behar da, Irrika Aisialdi Elkartean. Zuzendaria, sortzen diren talde txikien kudeaketaren arduradun izango da udalekuak bideratu ditzan. Udalekuak Nafarroako Ollogoyengo herrian izango dira. 

Bete beharreko funtzioak udalekuen aurre-prestaketan parte-hartzea, udalekuen dinamikan arduratzea; begirale, sukaldari eta haur taldea dinamizatuz, eta, haur, nerabe eta gazteen gurasoekin harremana bermatzea. Lanpostua eskuratzeko bete beharreko baldintza: aisialdirako zuzendari titulua izatea izango da, Eusko Jaurlaritzak homologatua eta euskara maila altua izatea. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!