Santa Ageda bezperako kantaldiak, Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko ots. 1a, 11:05

Aspaldiko ohiturari eutsiz, makilak hartu eta kantuan aterako dira Amasa-Villabonan. Otsailaren 3an Zubimusu ikastolako kideak aterako dira eta bestetik, otsailaren 4an, Eresargi abesbatzako kideak arituko dira kantari.

Goizeko 10:45etan aterako dira Eresargi abesbatzako kideak Villabonako kultur etxetik. Entsegu eguna gaur izango da, arratsaldeko 20:00etan, Gurea Antzokian. Bestetik, Zubimusuko ikasle zein irakasleak ere ostiralean aterako dira kantatzera; LH 6.mailakoak eta DBH1-2 mailako ikasleak goizeko 11:00etan aterako dira kalejira eginez herrian barrena, ondoren, Txermingo ikasleei abestuko diete. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!