Ohiturak aginduz, Santa Ageda bezpera ospatu dute Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko ots. 4a, 13:07

Villabonako kultur etxean ahotsak berotu ondoren, hasi dira kalejiran herritik barrena Eresargi Abesbatzako kideak. Herriko hainbat txokotan koplak eta bertsoak kantatu dituzte makila joaz eta balkoi eta lehoietako herritarrak eskertu dizkiete kantuak. Ondoren, zahar egoitzara joan dira bisita egitera eta bertakoekin kantuan aritu dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!