Billabonako infantil A taldea, ohorezko mailara igotzeko bidean

Aiurri 2023ko ots. 8a, 10:22

14 partida jokatu eta 14 garaipen lortu ditu Billabona infantil A taldea bere multzoko lehiaketan. Guztira 87 gol sartu dituzte eta 3 besterik ez dituzte jaso. Euren multzoko lehen postu eskuratuta zozketaren zain daude billabonatarrak bigaren faseko aurkariak ezagutzeko esperoan.

Ohorezko mailara igotzeko bide onetik doaz herriko futbolari gazteak eta hemendik aurrera ere gogor lehiatuko dira txapeldunen artean txapeldun izateko.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!