Hondakinen gaikako bilketa %72,5ekoa izan da 2022. urtean

Aiurri 2023ko ots. 9a, 11:00

1700 tona hondakin sortu da 2022. urtean Amasa-Villabonan eta hondakin horien %72.5 gaika bildu dute. 2021.urtearekin alderatuta ez da aldaketa handirik somatu.

Tolosaldeko Mankomunitateak 2022. urtean etxeko hondakinen sorrera eta bilketa datuak argitaratu ditu, eta amasa billabonatar bakoitzak 300kg hondakin sortu ditu azken urtean. 

Hondakin gehien sortu zen hilabetea uztaila izan zen, 152.000kg guztira, eta hondakin gutxiena aldiz, otsailean sortu zen 124.000 kilogramorekin.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!