Urte osorako egitaraua osatu du Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak

Irune Alfonso 2023ko ots. 10a, 10:48

Ez dira hankamotz geratu, neurri neurriko egitaraua antolatu du bertsozale taldeak. 

Otsailean, gelatik plazara ekimena baita Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketako kanporaketa izango dute, Amezketan. Martxoan, bertso jarrien afaria eta ekaina aurretik bertso eskoletako haurren asteburupasa. Ekainean, Harituz eguna ospatuko da eta Joseba Tapiaren emanaldia ere izango da "Tximela eta bere kapitainak" diska oinarri hartuta. Irailean, Peio Errota sariketa antolatuko da sariketaren amaiera azaroan izanik, eta azaroan, Harituz Bertso jaialdia izango da Villabonako Gurea antzokian. Harituz Bertso jaialdi honi jarraipena eman nahi diote datozen urteetan eta ekitaldi garrantzitsua bihurtzeko nahia du taldeak. Urteari amaiera emateko, abenduan, Gure Bertso zirkua antolatuko dute eta azkenik, Hari naizela irratsaioak 300.irratsaioa egingo du eta horrekin lotuta festatxoa egingo dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!