Amasa-Villabonan txirrindularitzak jarraitzaile asko ditu Euskal Herri osoan bezala eta gainera, Aiztondo bailarak txirrundulari harrobi garrantzitsu eta emankorra izan du historikoki. Honi lotuta, Villabonako udalak Irrintzi elkarteak urte luzeez txirrindularitza harrobia lantzeko egindako lana azpimarratu du etaparen ibilbidearen aurkezpenean, eta gaur egun, lekukoa Danena txirrindularitza taldeak hartu duela txalotu dute.
Goimailako txirrindularitza profesionalak Amasa-Villabonan helmuga izan zuenetik 21 urte igaro dira eta momentu aproposa iruditu zaio udalari berriro ere txirrindulari onenek osatutako tropela herrira ekartzeko. Udalak guztira 50.000 euroko inbertsioa egin du, baina azken asteetan kopuru hori murrizteko ahalegina egiten ari da publizitate euskarri ezberdinen bidez inguruko enpresen babesletzak lortzeko asmotan.
Argazkia: Itzulia Basque Country (Itzulia. eus)
Ibilbidearen informazio gehiago eta egunean bertako datu zehatzagoak; ordutegiak, hartu beharko diren trafiko neurriak... hurrengo asaateetan emango da.