Martxoaren 26an izango da Aizkardiren 54.mendi martxa

Aiurri 2023ko ots. 27a, 10:30

Martxoaren 26rako antolatu dute Aizkardi Mendizale Elkarteko kideek 54.mendi martxa. Ordu aldaketarekin tentuz ibiltzea eskatzen dute. Izen emateko martxoaren 1ean hasi eta 24ra bitarte izango da aukera. 

Martxaren egunean ez da inskripziorik onartuko. Aurten ere bi ibilbide izango dira motza eta luzean. Ibilbide motza; 25 kilometrokoa izango da, 1200 desnibela eta 6 orduko iraupenarekin. Luzea aldiz, 44 kilometrokoa 2500enko desnibelarekin eta 10 orduko iraupenarekin.  Izen emateko; ibilaldia@aizkardi.com  649 717 182 telefonora dei eginda. Martxa egunean dutxa zerbitzua jarriko dute, baina, janaria eta edaria norberak eraman beharko du. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!