Pixkanaka zuritzen ari da Amasa-Villabona

Irune Alfonso 2023ko ots. 27a, 13:15

Elurra gelditu gabe ari du goiz osoan zehar Amasa-Villabonan. Pixkanaka herriko hainbat txoko zuritzen ari dira. Elurteei aurre egiteko udal-protokoloa jarri da martxan. 

Hainbat bidetan; Arratzain, Amasa eta Sandrako bidean, gatza botako da eta beharrezkoa izanez gero, elurra kentzeko makina ere igaroko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!