Herriko industrian lanean jardun duten emakumeak omendu ditu gaur eguerdian Amasa-Villabonako udalak. La Salvadora papergintzako empresako langileen argazki-murala jarri dute La Salvadora jubilatu etxeko eraikinean eta bertara azaldutako langile ohiei lore-sorta bana eman zaie. Emakumeak harro eta ilusioarekin hartu dute aitortza ekitaldia.