Aiurri Kide

"Anonyme Popular"" ikuskizunerako bi sarrera zozkatuko ditu Aiurrik, harpidedunen artean

Igor Elortza bertsolariak Gu Ta Gutarrak taldetik Anonyme Popular egitasmo berrira egin du jauzi. Rafa Ruedarekin ondu du disko-liburua, Zart kolektiboaren eskutik argitaratu duena. Euskal Herrian barrena dabil eta hilabete honetan Gurean ariko da, zuzenean.

Aiurriko harpidedunen artean 2 sarrera zozkatuko ditugu

Aiurriko harpideduna zara eta ikuskizun-kontzertura nahi duzu? Aiurriri esker, Aiurriko harpidedunak sari polita eskura dezake. Bidali whatsapp mezua 619 163 537 telefono zenbakira, "Igor" hitza aipatuz. Eta zozketaren irabazleak 2 txartel eskuratuko ditu.

Epea: Martxoak 17, ostirala. Eguerdian emango dugu irabazlearen berri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!