Dantzari Eguna ospatuko du Oinkari dantza taldeak, larunbatean

Aiurri 2023ko mar. 17a, 11:51

Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeak, Dantzari Eguna ospatuko du larunbat honetan. Ohiko moduan, dantzarien kalejirarekin hasiko dira, goizeko 11:30etan Arroako plazatik hasi eta herrian barrena dantzan arituko dira.Ondoren, eguerdiko 13:00etan, dantza emanaldia egingo dute Erreboteko plazan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!