Olaederra Kiroldegiak Mugiment Kirol txartela abian jarriko ditu

Irune Alfonso 2023ko mar. 20a, 14:13

Amasa-Villabonako Olaederra Kiroldegiak Mugiment Kirol Txartela abian jarriko du, hortaz, Olaederra kiroldegiko bazkideek beste udalerrietako kirol-instalazioak erabiltzeko aukera izango dute inolako kostu gehigarririk gabe. 

Guztira, 151 kirol-instalaziotan erabil daiteko Mugiment Kirol Txartela; frontoiak eta igerilekuak barne. Txartelarekin, Tolosa, Donostia, Ibarra, Beasain, Azpeitia, Eibar, Pasaia, Orio, Zumaia, Zarautz, Zumarraga, eta beste hainbat herriko kirol-instalazioak erabili ahalko dira. 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!