Ernai Gazte Antolakundearen 10.urteurrena ospatzeko ekintzak, Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko mar. 22a, 12:22
2020ko Abenduak 6. Ernaik Konstituzio egunaren aurka deitutako elkarretaratzea

"Billabonatik dena aldatzen ari gara" lemapean hainbat ekintza antolatu ditu Ernai Gazte Antolakundeak euren 10.urteurrena ospatzeko, datorren ostiralean. 

Iratzar Herriko tabernan egingo dira ekintzak; hala nola, arratsaldeko 19:00etan "Bizitzeko modu bat" aurkezpena izango da, ondoren, arratsaldeko 19:30ean Argazki erakusketa luntxaz lagundurik eta amaitzeko DJ Euzkolabel izango da. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!