Eduardo Gonzalez izango da Amasa-Villabonako PSE-EEko alkategaia

Aiurri 2023ko mar. 23a, 10:47
Eduardo Gonzalez Vaz PSE-EEko alkategaia

Eduardo Gonzalez Vaz izango da PSE-EEko Amasa-Villabonako alkategaia. Gonzalezek, ilusioz eta lan egiteko gogo handiz aurkeztuko du bere burua datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetan. 

Villabona udalerri anitzagoa, aurrerazaleagoa eta solidarioagoa bilakatzeko asmoz arituko da lanean. Era berean, lehentasun politiko bat duela nabarmendu du; aukera-berdintasuna bermatzea, eta gizarte-desberdinkeriaren aurka borrokatzeko neurriak abian jarriko dituela hitzemanez. Gainera, zerrenda buru izateak dakarren erantzukizun handia pozik eta harro hartu duela aitortu du Gonzalezek, aukera honekin pertsonengatik hurbil egoteko eta herritarren beharrei erantzuko eta bizi-kalitatea hobetzeko aukera dela azpimarratuz. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!