Billabonako gorengo kadeteek ezin izan zuten garaipena eskuratu

Aiurri 2023ko mar. 24a, 11:15

Iragan larunbatean Billabonako gorengo kadeteek Real Sociedaden aurka jolastu zuten. Partida hasieran ohorezko sakea eta oroigarria eskeini zitzaion taldearen babeslea den Zitu enpresari.

Jokoari dagokionez, Billabonak zein Realak zelai erdiko kontrolaren aldeko apustua egin zuen, uneoro defentsaren atzetik iragazitako paseak bilatu eta aurrelariak jarrai zezan, baina jaurtiketa saiakerak arin moztu zituztenez, partiduaren lehen herenean jaurtiketa aukera gutxi izan ziren.

Lehen zatiaren erdialdean iritsi zen Realaren lehen gola, jaurtiketa indartsu eta baxu batekin, eta atezainak ezin izan zuen aurkariek markagailuan aurrea hartzea ekidin, talde txuri-urdina gol bateko abantailarekin iritsi zelarik atsedenaldira.

Bigarren zatian ere, zelai erdiaren kontrola lortzeko borroka jarraitu zuen arren, bisitariak nagusitu ziren, ate aldera gehiago hurbilduz. Realak bigarren gola ezker hegaletik etorritako erdiraketa bati esker lortu zuen, aurrelariaren burukadarekin.

0-2 galtzen joan arren, Billabonaak ez zuen amore eman eta norgehiagoka guztiko aukerarik onena izan zuen atezainaren aurka egindako baselina batean, jaurtiketa kanpora joan zelarik.

Partiduaren amaiera aldera, iritsi zen azken emaitzaren gola. Billabona erasoan bazebilen ere, Realaren jaurtiketak etxeko atezainaren besaurrearen goikaldean jo eta baloia sareetara sartu zelarik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!