Kultur astea ospatuko du Erniobea Ikastetxeak

Aiurri 2023ko mar. 24a, 10:00

Erniobeako ikasleak

2023ko Kultur Asteari ekingo diote datorren astelehenean, martxoaren 27an, Erniobeako institutoan. Hainbat ekimen antolatu dituzte ikastetxean; hala nola, Joseba Sarrionandia idazlearen bisita, Eñaut Elorrieta eta MIkel Markezen Baga Biga HIga Euskal Musikaren historiaren laburpen musikatua; Zirkuan trebaketa; Errealak antolatzen dituen ekimenak; Butter Fly antzerkia Gurea antzokian; Markel Irizarren hitzaldia eta noski baita talo tailerra ere. 

Aipagarria da 1.DBHkoek garatu duten disziplinarteko proiektuaren gauzatzea izango dela aurtengo protagonista; izan ere, Aiztondo bailarako 6.mailakoei Antzinako Greziara bidaiatzeko aukera emango diete freetour baten bidez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!