Mikel Goñiren agur bira, Behar Zana Pilota Elkartearen 77.urtea ospatzeko

Aiurri 2023ko api. 13a, 09:10

Argazkia: Wikipedia

Behar Zana Pilota Elkartearen 77.urtea ospatzeko, Mikel Goñi pilotari ezagunaren agur bira izango dute ekainaren 3an, Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Sarrerak 10 eurotan izango dira eskuragarri, Amasa kafetegian. 

Lehen partida Urbieta I eta Pascual bikoteak jokatu du, Lizaso eta Erasun pilotarien aurka, arratsaldeko 17:30ean hasita. Ondoren, Mikel Goñiren agur bira hasiko duen partida izango da ikusgai; Xala eta Esnaola bikotea, Urbieta II eta Goñiren aurka. Partidetan lau pilotari profesional ohi ikusteko aukera izango da Behar Zanako pilotariekin batera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!