Loatzoko igoera-jatsiera, hilaren 23an

Aiurri 2023ko api. 13a, 12:50

Loatzoko igoera-jatsiera lasterketa izango da apirilaren 23an, Amasan. Amasako plazatik zuzenean Loatzoko puntara igo beharko da eta atzealdetik buelta emanez berriz plazara jaitsi ( arriskurik gabeko jaitsiera) 9,73km eta 600m-ko desnibel positiboa gaindituz. Irteera goizeko 10:30ean izango da.

Sariak emakume eta gizonentzak berdinak izango dira. Lehenengoak 120 euroko saria lortuko du, bigarrenak 80 euroko saria eta hirugarrenak 50 euroko saria. Sari-banaketan parte hartzaileen artean zozketa egingo da. Izen emateko Uxo-Toki Elkartean, egunean bertan izango da aukera, goizeko 09:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!