"Beertoki Txiki" ospatuko dute bihar, Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko api. 14a, 11:30

Beertoki Kultur Gastronomia Elkarteak "Beertoki Txiki" ekimena antolatu du larunbat honetan Amasa-Villabonako, Berdura plazan. Ez da urteroko artisau garagardo azoka handia izango, aurten, modu txikiagoan antolatu dute elkarteko kideek. 

Hala ere, "Beertoki Txikik" oinarrira mantenduko du eta garagardogileak, musika zuzenean zein taloak dastatzeko aukera izango da. Guztira, 5 garagardogileren parte hartzea izango da, eta musikari dagokionez: "De Tomeitos" eta "Kimera Trio" taldeak izango dira. Lehena goizean eta bigarrena arratsaldean. Gainera, Ekotaloak eta Stand-a egun guztian zehar egongo da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!