Lasterbidean ekimenaren aurkezpena egin dute gaur, Errebote plazan

Irune Alfonso 2023ko api. 15a, 14:28

Lasterbidean elkartasun herri ekimeneko kideak eta Etxerat elkarteko euskal preso eta iheslarien senideak elkartu dira gaur eguerdian Amasa-Villabonako Errebote plazan, ekainaren 3an izango den Lasterbidean ekimenaren aurtengo edizioa aurkezteko. 

Aurtengoan, lasterketa nazionala berriro ere Gipuzkoara itzuliko da Kanpezuko edizio arrakastatsuari jarraipena emanez. Bi lasterketa izango dira ekimenean: ibilbide luzeak 7,8 kilometro izango dit eta laburrak aldiz, 2,6 kilometro. Lasterketaren ostean, sari banaketa izango da jarraian, herri bazkariari tartea emateko. 600 pertsonentzako bazkaria prestatuko dute elkartzeko eta partekatzeko beharrari garrantzia emanez. Ekimenarekin amaitzeko, musika zuzenean izango da herriko plazan; hala nola. XSakara, McOnak eta Dj Bull izango dira. 

Lasterbidean 2023ko edizioko lasterketan parte hartzeko aukera zabaldik dago dagoeneko, internet bidez eman beharko da izena: lasterbidean.eus orrian. Egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, Amasa-Villabonako kiroldegian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!