Aizkardi Mendi Elkarteak Garobel mendi-lerrora egingo du irteera, datorren igandean

Aiurri 2023ko api. 17a, 12:16

Garobel mendi-lerrora, bizkaia aldera joango dira Aizkardi Mendizale Elkarteko kideak datorren igandean, hilaren 23an. 

Orduñatik abiatuko dira Txarlazo (933m) eta Tologorri
(1073m) ttonttorrak igotzera. Ondoren, berriro Orduñara itzuliz. Irteeraren iraupena 6:00 ordu ingurukoa da eta luzera 20 kilometrokoa guztira. Izena emateko, telefono honetara deitu 649717182 20:00 tik 22:00 era. edo Aizkardi aretoan ostegunean ordutegi berdinean 2023-04-20 baino lehen. Irteera goizeko 7:00etan izango da (Apirilak 23), Olaederra kiroldegian. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!