Amasa-Villabonako EH Bilduren hautes-zerrenda aurkeztu dute

Aiurri 2023ko api. 21a, 20:31

Ezaguna zen, Beatriz Unzue Esnaola izango da EH Bilduren alkategaia. Eta gaur, harekin batera hautes-zerrenda aurkeztu dute. 

 EH Bilduk aurkeztutako kideen inguruan, talde osoa herritarrez osatutako talde gaztea eta esperientziaduna dela adierazi du Unzuek: "Hautagai talde bikaina osatu dugu, esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituena, gaitasun handiko pertsona konprometituekin, herri honen alde lan egiteko kriston ilusioa dutenak. Hori da behar duguna! Maite dugun Amasa-Villabona hobetzen jarraitzeko herritar talde aparta"

16 kidez osatua, hauxe izango da Amasa-Villabonako EH Bilduk udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea: 

  1. Beatriz Unzue Esnaola
  2. Xabat Laborde
  3. Irune Alfonso Izagirre
  4. Eñaut Zelarain Etxeberria
  5. Arantxa Lopez 
  6. Ander Goikoetxea
  7. Ander Etxeberria
  8. Eneritz Ugartemendia
  9. Guretze Astiasaran Soto
  10. Juan Luis Irazusta Diaz
  11. Ainhoa Esnaola
  12. Aitor Sarasola
  13. Leire Uzkiano Doxagarat
  14. Joxemari Galarraga
  15. Oihane Ayestaran
  16. Beñat Uribe-Etxeberria Perez

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!