Gizonezkoen Gorengo mailako kadeteek Ohorezko mailara igotzeko aukera edukiko dute asteburuan

Aiurri 2023ko api. 25a, 11:04

Datorren larunbatean, Billabonako Gizonezkoen Gorengo mailako kadeteek, usurbildarren aurka jokatuko dute Arratzaingo futbol zelaian, arratsaldeko 18:15ean.

Lau jardunaldiren faltan, Usurbilen aurkako partida irabazita, Kadete Ohorezko mailara igoko lirateke billabonatarrak, bigarren postuan sailkatuta baitaude. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!