Bilketa herrikoia izango da datorren larunbatean, Elkartasun Sarearen eskutik

Irune Alfonso 2023ko mai. 2a, 13:11

Elkartasun Sareak datorren larunbatean, maiatzaren 6an, janari bilketa egingo du. Oraingo honetan, bilketa herrikoia izango da eta bertan, Fleming Herri Eskolak eta Zubimusu ikastolak parte hartuko dute. 

Julen Zelarainek janari bilketak duen garrantzian, testuinguruak duen garrantzia azpimarratu du eta hiru puntu adierazi ditu: 

  1. Elkartasun Sarea eta janari bilketaren beharra duten jende kopurua
  2. Errealitatea agerian uztea, pobreziaren errealitatea agerian uztea. 
  3. Kohesio soziala eta herritarren arteko desberdintasun eta arrakalean soluzioa ematea

2022.urtean banatutako produktuak: 

  • 1236 janari lote
  • 169 arropa lote
  • 41 haurrek joastailuak jaso dituzte
  • 34 haurrek ikasteko materiala jaso dute
  • Urtean zehar altzariak ere asko banatu dira. 

 

Bestetik herriko saltokiguneetan ere kutxak jarriko dira herritarrek bertan uzteko produktuak. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!