Erremontea ezagutu, landu, eta sustatzeko ekimena Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2023ko mai. 4a, 18:28

Aiztondo bailarako gazteek Erremontea probatzeko eta honen inguruan informatzeko aukera izango dute, Galarretara salto egiteko aukerarekin batera. Honako ekimena ospatzeko, maiatzaren 27an, erremonteko partida izango da, arratsaldeko 18:00ean, Bear Zana frontoian. 

Oriamendi enpresako zuzendaria den Joxe Mari Barrenetxeak hartu du hitza eta erremontea indartzeko eskolen garrantzia aipatu du "urteak daramatzagu erremontea sustatzen eta indartu nahiean, eta horretarako behar-beharrezkoa da eskolak martxan jartzea". Gainera, garai batean Galarretan jokatu zuten Villabonako pelotariak gogoratu ditu "90.hamarkadan izan zen pelotaririk indartsuenetako bat eta joko gehien izandakoa, Imanol Mujika da eta harek hemendik emandako bultzakadarekin hemengo eta inguruko jende asko animatu zen erremontera jokatzera, eta oraingo hontan ere hori bilatu nahi dugu". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!