Bi partida garrantzitsu jokatuko dituzte Aiztondo NKTko kideek, datorren asteburuan

Aiurri 2023ko mai. 17a, 13:48

Aiztondo NKT taldearen lehen denboraldia amaitzear da, eta dagoeneko bere lehenego lorpen adierazgarria lortu du: ohorezko kadete mailako Kopako txapeldunordea izan da.

Asteburu honetan, taldeak bi partida garrantzitsu ditu aurretik denboraldia biribiltzeko. Alde batetik, larunbatean, 10:00etan, lehen mailako kadete taldeak Goierrigorriren aurka jokatuko du Elbarrena futbol Igandean, berriz, gorengo taldeak, 16:30ean, Elbarrena futbol zelaian jokatuko du, Gipuzkoako Kopako finalerdietako itzulera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!