Udaleku irekietarako begirale bila ari dira, Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko mai. 23a, 12:43

Udaleku irekiak antolatu ditu Amasa-Villabonako Udalak uztailaren 3tik 21era bitarte, HH2 eta LH6 urte bitarteko haurrentzat. Udalekuetan begirale lanetan jarduteko maiatzaren 24tik ekainera 2ra bitarte aurkeztu beharko dira.

Egonaldian begirale izateko bi baldintza bete beharko dira, alde batetik, 18 urte izatea (edo 2023.urtean betetzea) eta bestetik, euskara ongi menperatzea. 

Izena ematerakoan, NAN aren kopia bat, curriculuma eta ikasketa ziurtagiriak aurkeztu behar dira. Aisialdiko begirale tituloa edo zuzendari tituloa izanez gero, dokumentua aurkeztu beharko da. 

Dokumentazio guztia Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!