Dantzatuz bizipoza zabaltzeko aukera, Aiztondon

Irune Alfonso 2023ko mai. 23a, 10:10

Maiatzaren 22an, Oinkarikoek urtero egiten duten ikasturte amaierako emanaldia aurkeztu zuten, oraingoan, Bizipozakoekin elkarlanean arituta. "Bizipoztu dantzan!" izena jarri diote emanaldiari; bi saio eskainiko dituzte ekainaren 17an.Lehenengo saioa, eguerdiko 12:00etan izango da eta arratsaldekoa, aldiz, 18:30ean. Dagoeneko sarrerak eskuragari daude vi- llabona.eus webgunean, 5 euroren truke.

Aurkezpenaren hasieran, Oinkari Dantza Taldeko kideak hartu zuen hitza dantza eskolak
urtero ikasturte amaieran eskaintzen duen emanaldia aurkezteko: “Urtero egiten dugun
emanaldia da, baina aurten berezia izango da, Bizipozarekin elkarlanean prestatu
dugulako. Oinkarirentzat ohorea eta ilusioa da Bizipoza egunaren bueltan eta Bizipoza
elkarteen lanari lagunduz aletxoa jarri ahal izatea.”


Iaz egin zuten lehen elkarlana Oinkarikoek, Pirritx, Porrotx eta Marimotos-ekin batera, eta,
pozarren jaso zuten egitasmoan parte hartzeko gonbitea: “batetik, Katxiporreta eta Irrien
Lagunak bezalako proiektuek sekulako presentzia dutelako gure kideengan, euskaratik eta
musikatik dantzarako bidea ematen digutelako. Hori ez bada bizipoza…” helarazi du
Barandiaranek.


Bestetik, Bizipozako kide diren zenbait elkarteren lana eta kantuak ezagutzen dituztela
onartu du, eta Oinkari bezalako sare zabal batean denetariko errealitateak aurkitzen
direnez, oso garrantzitsutzat jo du bertan egiten den lana “kideen artean, badakigu ze
garrantzitsua den elkarte horiek egiten duten lana. Batzuk lehen pertsonan ezagutzea
tokatu zaigu, eta pozik gaude besteak ezagutzeko aukera eman digulako lankidetza
honek”.
Amaitzeko, herria eta bailaran dantzan jartzeko asmoa agertu zuen Barandiaranek
“Oinkarin dantza euskaratik eta kulturatik batzen gaituen sare moduan ulertzen dugu, eta
baita elkarren eskutik poza partekatzeko tresna bezala ere. Horregatik, herria eta bailara
dantzan jarri nahi ditugu aurtengo emanaldiarekin. Gainera, Bizipozak elkartasun bide
desberdinetarako leiho bat zabaldu digunez, gure herrian eta bailaran dauden elkartasun
talde eta praktikei aitortza egiteko ere baliatuko dugu emanaldia.”

Jarraian, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak hartu zuen hitza eta Oinkari Dantza taldea bizipoza bera dela adierazi zuen ”bizipoza da herri batentzat horrelako dantza talde handi, aktibo eta zabala izatea eta pozez gonbidatu nahi dugu jendea ikasturte bukaerako emanaldi honetara, dantza ikuskizun bat baino gehiago izango delako, elkartasuna ospatzeko egun bat.”

Halaber, sarreretatik eskuratuko den dirua, Bizipoza ekimena sustatzeko baliatuko dela
azpimarratu zuen Unzuek eta herritarrak elkartasunera eta ospakizunean parte hartzeko
gonbitea luzatu zuen. Bestalde, Amasa-Villabonan dagoen elkartasun indarra goraipatu
eta Jon Padilla Elkartasun Sareko kideari eman zion hitza “Zorionez, amasar eta
billabonatar askok, aiztondotar askok hartzen dute parte bai Bizipozako kide diren
elkarteetan eta baita hortik kanpoko elkartasun proiektuetan ere. Horiei guztiei aitortza
egiteko baliatu nahi dugu hitzordu hau”.

Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea
Covid-19aren pandemiaren ondorioz, Amasa-Villabonako udaletxeak zaugarritasun
egoeran zeuden pertsonentzako premia handiko oinarrizko elikagaiek banaketa jarri zuen
martxan. 2020ko irailean, eskera geroz eta handiagoa zela ikusita, Elkartasun Sarea
sortzea erabaki zen herriko boluntario talde batekin. Elkartasun Sareak harreman zuzena
dauka Udaletxeko gizare sozialeko langileekin eta, gaur egun, lanean jarraitzen dute inor
atzean ez geratzeko. “gure lehentasuna oinarrizko beharrak elikagaiak, arropa, oinetakoak
eta horrelako produktuak biltzen jarraitzea da, eta, garrantzi handia ematen diogu
pertsona hauen integrazioari ere”.


Horregatik, 2021.urtean, Zubi izeneko proiektua sortu eta larrialdi egoeran dauden
familietako adingabeei 250 euroko diru laguntza eskaintzen hasi ziren “horretarako herriko
bi ikastetxeekin harremanetan jarri ginen haur horientzako dirua oztopo ez izateko eta
ikastetxeetan burutzen diren irteeretan edo aktibitate extraeskolarretan parte hartzeko,
kirola eta dantza adibide”.


Bestetik, eurentzat elkartasuna bizi filosofia dela aipatu zuen, elkartea bide emateko
tresna izanik. Azkenik, Elkartasun Sareak eginiko azken agerraldia aipatu zuen Padillak
“azken agerraldia duela bi asteburu egin genuen; elikagai bileta herrikoia. Bertan argi
geratu zen herri honek elkartasun handia duela bestearekiko” eta, Galeanok idatzitako
esaldi bat gogora ekarri zuen “Jende txiki asko, leku txiki askotan, gauza txiki asko egiten
mundua aldatu dezake eta hau Bizipoza osatzen duten elkarte guztiekin partekatu nahi
dugu”.


Aurkezpenari amaiera emateko, Leire Elizegi Bizipozako koordinadoreak hartu zuen hitza
“Oinkari erreferente bat da bai bailaran, Anoetan, Iruran eta Euskal Herri mailan eta esan
bezala izugarrizko poza sentitzen dugu. Bizipozako kantu eta bideoklipak sortuak ditugu
duela hiru urtetatik, eta helburu zehatza dute: hasieratik bizipoza elkarteen egunerko lana
eta balore guztiak trasmititzea; elkartasuna eta kultura uztartuz, eta ikuskizun honetan hori
egingo da hain zuzen”.


Elkartasuna eta kulturak gizarte honetan duen garrantzia azpimarratu zuen Elizegik
“gizarte honetan biak ditugu beharrezkoak eta zalantzarik ez daukagu indar eraikitzailea
dutela biek. Elkarlan horrek emaitza polita eta eraginkorra ekarriko du eta ohore eta ilusio
handia ematen digu bailarako eta Anoeta eta Irurako elkartasun talde eta praktikei aitortza
egitea egun horretan; Elkartasun Sarea horietako bat izango da, baina eurekin batera,
beste hainbat kolektibo eta norbanakoei harrera egingo zaie; harrera familia, etxeko
lanetan laguntzen dabiltzanei eta gehiagori”.


Azken buruan, etorkizuneko urratsak argitu ditu Elizegik “Ekainaren 17an ikuskizuna
izango da baina aurrera begira ere ibilbidea izango du guzti honek: Bizipozatik gida
didaktikoak sortzen ari gara urte amaieran argia ikusiko dutenak eta bertan, Oinkarik
sortutako koreografien bideoak gehituko dira Euskal Herri osoaren eskura jartzeko

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!