Bizipoza Jaiaren egitaraua aurkeztuko dute maiatzaren 30an, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2023ko mai. 24a, 13:27

Bizipozak, ekainak 18an antolatuko duen "BIZIPOZA JAIA"-ren egitaraua aurkezteko, Gurea Antzokian egingo du agerraldia maiatzaren 30an.

 Ekitaldia jaiaren lagin bat izango da eta bertan, ekainak 18an parte hartuko duten elkarteak izango dira: Go!azen, Porrotx, Zigor DZ eta Oier, Amaia Agirre Arrastoa, Besamotza konpartsa (Buruhaundiak eta Erraldoiak), Eresargi abesbatsa, Zubimusu Ikastola, Irrika Aisialdia Elkartea, Loatzo Musika Eskola, Naizen Elkartea, Aspanogi Elkartea, Etiopia Utopia Elkartea eta Oporrak Bakean Programa.


Gonbidapenak lortzeko hiru bide daude: 

  • Goizetan Amasa-Villabonako Udaleko Arreta Zerbitzuan.
  • Maiatzak 30ean, arratsaldeko 17.30etatik aurrera Gurea Antzokiko lehiatilan.
  • ainhoa@bizipoza.eus helbidean.

Gonbidapen kopurua mugatua izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!