Erremontari herriz herri datorren larunbatean, Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko mai. 25a, 11:20
Imanol Ansa erremontaria

Erremonte jaialdia izango da larunbat honetan, maiatzaren 27an, Amasa-Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Pilotari profesionalek hartuko dute parte jaialdian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. 

Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, eta Zizurkilgo Udalek babestutako jaialdia da eta, lau herrietako biztanle guztiek sarrera doakoa izango dute. Halaber,  maiatzaren 29an Galarretan jokatuko den partida ikusteko aukera eta Erremontari telesailaren grabaketa zuzenean ikusteko aukera ere doakoa izango dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!