M28 Aiztondo

Amasa-Villabonako alderdi politikoen joera, Udal hauteskundeetan

Aiurri 2023ko mai. 27a, 13:45

2015eko eta 2019ko hauteskundeen emaitzak, igandekoarekin alderatzeko baliagarriak izango dira.

EH Bildu

Andoainen bezala, hauteskunde batetik bestera igoera handia izan zuen. Horri esker, gehiengo osoz aritu da azken lau urteotan.

EAJ-PNV

200 bototik gora galdu zuen, 2015etik 2019ra. Ez zituen bozak irabazi eta oposiziora joan zen.

PSE-EE

Joera oso parekatua izaten ari da, azken urteotan. 200 botoko oinarria duela esan daiteke.

PODEMOS

150 boto eskuratu zituen, 2019an. PSE-EErekin lehian dago, Udal ordezkaritza lortzeko borrokan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!