Amasa-Villabonako Kale Berriko trafikoa normaltasunera itzuli da

Irune Alfonso 2023ko mai. 26a, 12:19

Amasa-Villabonako Kale Berriko trafikoa normaltasunera itzuli da eta dagoeneko 2 norazkoetan zeharkatu daiteke errepidea. Autobusei dagokienez, ohiko geltokiak erabilgarri izango dira. Donostiarako norazkoan doazen autobusak, eliza pareko geltokian eta Kale Berria 12an egingo dute geldialdia lehen egiten zen moduan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!