M28 Aiztondo

EH Bilduk gehiengoa sendotu du Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko mai. 28a, 22:06

7 hautetsitik 8 izatera igaroko da Bea Unzuek zuzentzen duen EH Bildu koalizioa. EAJ-PNV 5etik 4ra igaroko da. Eta PSE-EEk bereari eutsiko lioke.

Bea Unzuek gehiengo osoa indartu du Amasa-Villabonan. Gainerako udalerrietako joerari eutsita, EH Bildu indartzen ari da eta EAJ-PNV ahultzen. Emaitza jakin arte alderdi bakoitzaren ametsak eta beldurrak hortxe zeuden. Azkenean, EH Bilduren aldekoa izan da emaitza. Eta EAJ-PNVk pauso bat eman du atzera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!