Gasteizko erailketa salatzeko elkarteratzea egin dute Zizurkil eta Villabona batzen dituen zubian

Irune Alfonso 2023ko mai. 30a, 21:33

Gasteizko erailketa salatzeko elkarteratzea egin dute Zizurkil eta Villabona batzen dituen oinezkoen zubian. Eraildako emakumea "muturreko arriskuko biktima" gisa zegoen katalogatua, eta haren hiltzaileak berarekiko urruntze agindua zuen ezarria.

Mugimendu feministak irakurritako komunikatua:

Orion gertatutako erailketa matxistatik egun gutxitara. Gasteizen gertatutako beste erailketa matxista baten berri

izan dugu gaur. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik gure herrian aurten gertatu den bigarren erailketa matxista hau gogor salatu nahi dugu. 

Maialen zuen izena, 32 urte Gasteiztarra. Haurdun zegoen bere bikotekide ohiak erail zuenean eta logelan hirur urteko haien semea ere bazegoen.

Ezin ahantzi beraz, kasu honetan indarkeria patriarkalak hainbat dimentsio izan dituela, umeen kontrako biolentzia hain zuzen ere. Beraien bizitzetan indarkeria-egoerak bizi dituzten umeak horren zuzeneko jasotzaileak dira. Kasu hau indarkeria horren egoera latzenetarikoa izan da, eta Mailen ez ezik, bere umea ere indarkeria matxistaren zuzeneko biktima da.

Maialen orain dela gutxi arte Valentzian bizi zen eta bertan "muturreko arriskuko biktima"gisa katalogatutae zegoen, eta haren hiltzaileak berarekiko urruntze agindua zuen ezarrita. Halere, antza denez Euskal Herrirau bueltatu zenean, joan den astean, Ertzaintzak , “arrisku kategoria, oinarrizko kategoriara” jeitsi zion. 

Honen aurrean, epaitegiari eta Ertzaintzari zergatik Maialeni muturreko arriskuko biktima kategoria ez ziotenn onartu argitu dezatela eskatzen diogu. Beste behin ere, agerian geratzen dira haien mugak eta indarkeria matxistarekin behingoz amaitzeko estrategia integral oso baten falta dutela.

Jarraitzeko lehenik eta behin gure samina eta elkartasuna adierazi nahi diogu Mailenen familia eta lagunei. Baina horrekin batera, nazkatuak gaudela ozen aldarrikatu nahi dugu. indarkeria matxista ahalbidaertzen dituten jarrera konplize guztiekin amaitzea eta erasotzaileei aurre egitea jendarte osoaren ardura izan behar du. Bada garaia beraz, aurrera urrats handiagoak emateko norabide horretan eta bakoitzak bere esparrurtik dagokion ardura har dezan.

Indarkeria matxista ez duelako etenik izango gizartea egituratzen duen matxismoarekin amaitu arte. Indarkeria hau sistema heteropatriarkalaren ondorioa baita. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxatik indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu. Nazkatuta eta batzuetan nekatuta egon arren, badakigu borrokatzen eta kalera irteten jarraitzea besterik ez dugula.

Ozen esaten dugu feminismoaren bidea dela soilik gizartea errotik aldatuko duen bidea. Autodefentsarako deia egiten dugu, feministak batu behar gara gizartea errotik aldatzeko. Bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dugu, indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabea. 

Aski da! Erailketa matxistarik ez!

GORA BORROKA FEMINISTA!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!