Kirola eta osasun mentala hizpide, goi mailako kirolari ugariren parte-hartzearekin

Aiurri 2023ko mai. 31a, 18:18

Jon Eskudero pilotariak eta kazetariak gidatuta, osasun mentalaz eta gehiegizko lehiakortasunaz ariko dira hainbat kirolari: Iker Irribarria, Mikel Nieve, Iraitz Arrospide, Hassan Ait Chaou, Axier Arteaga, Zelai III, Garbiñe Etxeberria eta Oidui Usabiaga. Ostegun honetan izango da, Gurea antzokian (18:00). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!