Bizipoza Jaiaren egitaraua aurkeztu zuten, asteartean

Aiurri 2023ko eka. 1a, 09:52

Bide luze baten osteko fruitua izango da ekainaren 18a eta egun hori aurrera eramateko bi gune bereiztuko dira Amasa-Villabonan. Alde batetik, Errebote plaza izango da eta bestetik, ondoan, Berdura plaza. Askotariko ekintzak egingo dira Errebote plazan: kalejirak, kantujira, ikuskizunak, elkarteen postuak, emanaldiak, pailazoak, eskulanak eta ekintzak... Berdura plazan, aldiz, bazkaria eta pintxoak emango dituzte eta ondoren txokolatada.

Astearteko ekitaldian jaialdi handiaren, “Bizipoza Jaiaren” lagin txikia izan zen. Egunean bertan parte hartuko duten elkarte zein herriko talde ugarik hartu zuten hitza beraientzat “Zer da bizipoza?” galderari erantzunez: elkarlana, taldea, laguntza, bizitza, itxaropena, indarra, dantza, musika, tortilla patata...izan ziren ekitaldian helarazi zituztenak; bizipoza diren eta bizipoza ematen duten arrazoi nagusi eta aipagarriak.

Ekitaldian Ekainaren 18an egingo dituzten ekintzen egitaraua erakutsi zuten: 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!