VII. Manu Muriel memoriala izango da larunbatean, Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko eka. 2a, 11:52
Iazko Manu Muriel memorialeko argazkia

VII. Manu Muriel memoriala egingo dute larunbatean,  Arratzain futbol zelaian. Torneoan 16 alebin taldek parte hartuko dute goiz eta arratsaldean izanik futbol partidak. Sarrerak 3 euroren truke izango dira eta aurten lortutako dirua Bizipoza elkartearentzat bideratuko da. 

Taldeak Gipuzkoa zein Fafarroatik etorriko dira  eta egun osoan sari apartak irabazteko zozketak iango dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!