Jende andana Lasterbidean lasterketan

Irune Alfonso 2023ko eka. 3a, 15:21

Euskal Herriko txoko desberdinetatik jende andana elkartu da gaurkoan, Amasa-Villabonan. Guztiek helburu bera izan dute, nazio elkartasun lasterketan parte hartzea .Eguna dortsal banaketarekin eta pepoberoketarekin hasi dute. Giro ederra izan dute beroketan eguzkiak gogor jotzen zuen arren. Ondoren, lasterketetan korri egin dute eta ekitaldiaren amaitu dute eguerdia. Orain, bazkaltzeko txanda egokitzen da eta arratsaldean, pelota partidak, kontzertuak eta parranda giroa. 

Lasterketa izan da gaurkoa, baina lagun artean eta familian korri egiteko aitzakia ederra izan da. Helmuga, haurrekin eskua emanda eta lagunekin besarkatuta zeharkatu dute gehientxuenek. 

Lasterketa luzeko irabazleak:

1. Amagoia Iribar.  1. Aitor Etxeberria

2. Alazne Irigoien.  2. Aritz Garin

3. Maider Etxeberria. 3. Antton Belaustegi

Lasterketa laburreko irabazleak: 

1. Irati Alberdi  1. Alluitz Markuleta

2. Intza Sukia 2. Harriet Altuna

3. Araitz Borda 3. Urko Ugarte

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!