"Bizipozakoei zein herrikidei aitortza egiteko emanaldia da"

Irune Alfonso 2023ko eka. 10a, 08:20

Porrotx eta Oinkariko haurrak elkarrekin dantzan. ©Oinkari

Ekainaren 17an izango da "Bizipoztu dantzan!" emanaldia. Helburu solidarioa duen emanaldia izango da; sarrerarik ez duenarentzat eskuragarri daude oraindik Gurea antzokiko webgunean. Aiurri Oinkari dantza taldeko zuzendaritzako kideekin izan da.

Urtero egiten duzue ikasturte amaierako emanaldia. Aurten, Bizipozarekin elkarlanean taula gainera igoko zarete. Zerk desberdintzen du aurtengoak beste urteetatik?

Aurtengoa Bizipozako elkarte zein bolondres lanetan aritzen diren herrikideei aitortza egiteko emanaldia izango da. Gure helburua ikusleei herritar hauen lana ikusaraztea da eta, nola ez, etorkizunean baten-batek bere aletxoa jarri nahiko balu, norena jo dezakeen jakinaraztea. Bestela esanda, elkarte horiei aurpegia jartzea da. Eta nola ez, boluntario lan hori azpimarratzea; murgilduta gauden gizarte kontsumista honetan oraindik auzolana eta boluntariotza bizirik dagoela eta egikaritu daitekeela markatzea. 

Zer emanaldiaren muinean azalerazi nahi duzuena?

Emanaldiko ia abesti guztiak Bizipozak urte hauetan zehar argitara eman dituen abestiez osatutakoa izango da, hortaz, abesti bakoitzak Bizipoza osatzen duen elkarteren bati egiten dio erreferentzia.

Koreografiak irakasleek sortu dituzte, elkartearen eginkizuna eta dantzarien adina kontuan hartuz. Kontakizuna…emanaldian ikusi beharko da.

Bizipozatik gida didaktikoak sortzen ari dira eta Oinkarik bertan parte hartuko du. Zein da gida didaktiko horien funtzioa?

Gai hauek, hezkuntza arautuan bereziki, ez dira orain arte gehiegi landu. Izatekotan, zeharka landu izan dira. Gidak etorkizunean irudikatzen dugun gizarte inklusibo hori egikaritzeko erreminta bikaina izango dira. Lanketa gauzatzeko tresna izango da. 

Bizipoza ikuskizuna

• Ekainak 17, larunbata.

• Olaederra. 12:00 / 18:30.

 

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!