Naizen, Bizipoza jaian izango den elkarteetakoa

Irune Alfonso 2023ko eka. 11a, 09:33

Naizen elkartea sortzen duten haur zein gurasoak. ©Naizen

Zortzi urte dira Naizen elkartea sortu zela. Geroztik, Euskal Herriko haur transexualen zein familen egoera asko aldatu da. Desinformazio handia gainditzea dute helburu. Elkarteko kideekin izan da Aiurri.

Zuen helburuetako bat haur eta gazte transexualen familiei transexualitatearen inguruko heziketa eta laguntza ematea da. Zertan eta zenbat aldatu da egoera familietan?

Erabat aldatu da egoera, urte hauetan. 2015ean Naizen elkartea sortu zenean oraindik errealitate hau ikusezina eta pentsaezina zen. Familiei eta batzuetan nerabeei ere asko kostatzen zitzaien ulertzea zer zen gertatzen ari zena. Identitatearen gatazka ez zen aukeren artean egoten. Gaur egun halako adierazpenen bat egiten denean, ahozkoa izan edo edo ez, familiak aukera hori buruan izaten du. Bestalde, beste egoera batzuk ere ematen dira; onarpena ez da beti erraza izaten eta erritmoak desberdinak izaten dira, baina, aukera hori behintzat pentsagarria da. Transexualitate kasu bat izango den edo ez galdetzen diogu gure buruari. Geroz eta transito gehiago ikusten hasi gara adin txikien artean,  3-5 urte bitarteko haurren artean gehiago ematen dira. 

Euren errealitatea ezagutarazten duzue beraien eskubideen eta aldarrikapenen zabalkundea eginez eremu desberdinetan. Beraientzat garrantzitsuak diren eremuetan: heziketa, osasun arloa, arlo soziala, kultura eta kirola… 

Gure haurren errealitatea oso ezezaguna da. Askotan, familiak pediatrarengana jotzen duenean pediatra desinformatua dago. Zeinbat eremuetan profesionalek badute jakiteko gogoa; heziketa arloan batez ere, baina desinformazioa eta jakintza falta izugarria dago. Egoera honen aurrean geroz eta formazio eta ikastaro eskaera gehiago jasotzen ditugu.

Osasun arloko edozein profesional hezteko ikastaroak egiten ditugu, gizarte zerbitzuetako pertsonalekin, irakasleekin, kultura arloan aisialdiko begiraleekin eta kirol arloan entrenatzaileekin. Asko eskertzen dute laguntza geroz eta kasu gehiago agertzen direlako eta ez dutelako baliabiderik. Gure haurren errealiateak  gizartearen egoera eta begirada aldatzea behar duela uste dugu. Bizipozan diogun bezala: “munduak denontzat beharko luke”. Horren alde ari gara lanean. 

Bizipoza ekimenaren baitan Ikastetxeetan ere lantzen duzue gaia. Zein lanketa mota egiten duzue ikasleekin?

Ikastetxeetako langileei sexologiako profesional batek formazio sakona eskaintzen dire. Bestetik, guraso elkarteentzako hitzaldiak eskaintzen ditugu, alor teorikoa eta bizipen praktikoak uztartuz. Eta, azkenik, Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta Bigarren Hezkuntzan egiten ditugun tailerrak eta hitzaldiak.

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!