Billabona Futbol klubaren eguna ospatuko dute ekainaren 17an

Aiurri 2023ko eka. 8a, 12:24

Hurrengo larunbatean, ekainaren 17an Billafona Futbol klubaren eguna ospatuko dute. Ospatzeko, penalti txapelketa antolatu dute Errebote plazan, ondoren, kalejira, bazkaria eta jubenilen omenaldia izango da. Bazkariko tiketak lortzeko ekainaren 11era bitarte izango da aukera Arratzainen edo Basajaun liburu dendan. 

Bazkaria: 

Haurren menua: 15 euro. 

Helduen menua: 25 euro. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!