M28 Aiztondo

Bea Unzueren bigarren agintaldia abiatu da

Jon Ander Ubeda 2023ko eka. 17a, 12:48

Unzue izan da alkatetzarako hautagaitza aurkeztu den bakarra, EAJ-PNVk eta PSE-EEk uko egin baitiote. Aldeko zortzi zinegotziren botoekin eta bost abstentzioekin, Unzuek bigarren zikloari ekingo dio.

Udal korporazio berria osatu da, Amasa-Villabonan. EH Bilduk zuen gehiengoa indartu du, eta oposizioan jarraituko dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk.

Bea Unzuek eta Xabat Labordek gidatutako agintaldi berria abiatu da, gaurkoan. Irune Alfonso edo Eneritz Ugartemendia dituzte kide berriak Gobernu taldean, eskarmentu gehiago duten Marian Lopez eta Ander Goikoetxearekin batera. Zortzi ordezkari ditu EH Bilduk, aurrekoan baino bat gehiago.

EAJ-PNVko udal taldea Eneko Urdangarinek gidatuko du. Gobernu ardura postuetan aritutakoa da, Villabonan bertan. Bera izango da oposizio-burua. Eta sozialisten artetik, estreinaldia egingo du Edu Gonzalez herrikideak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!