Harrotasun astea ospatuko dute Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2023ko eka. 20a, 12:39

LGTBI+ harrotasun astea ospatzeko egitarau zabala antola du Amasa-Villabonako udaleko berdintasun sailak. Ekintzak ekainaren 21etik 28ra izago dira.  

Ekainak 21, asteazkena, "Zarata" izeneko audio-erakusketa izango da Villabonako Aljibean. Arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara ikusteko aukera egongo da. LGTBI+ kolektiboaren parte diren hamar euskal artistek istorio ezberdin bana azalduko dute aurikularren bidez. Guztiek, LGTBI+ kolektiboaren hausnarketa bat egitera bultzatuko dute entzulea.

Ekainak 22an, osteguna, udalak eta Eihera kooperatibak osatutako LGTBI+ pertsonen bizi baldintzak hobetzeko planaren aurkezpena izango da Aljibean, Zigor DZ eta Oier Laborderen partehartzearekin.Ondoren bertso-potea Amaia Agirre eta Maider Arregi bertsolariekin.

Ekainaren 27an, "Pride" filma ikusteko aukera izango da Gurea antzokian. Sarrera doan izango da.

Prime Filma:Meatzarien Sindikatu Nazionalak greba deitu zuen. Gay Harrotasunaren Londresko manifestazioan, lesbiana eta gay talde bat langileen familiei laguntzeko dirua biltzen hasiko da, baina sindikatuak ez du dirua hori onartuko.

Eta, harrotasun astearekin amaitzeko, ekainaren 28an, LGTBI+ harrotasunaren nazioarteko egunean, Lurgatz talfe feministak antolatutako "Harrotu eta Margotu" ekimena izango da. Eta bestetik,  Betzaida Urtaza kontalariak ipuin kontaketa eskainiko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!