43 neurri aurkeztu dira LGTBI+ kolektiboaren bizi baldintzak hobetzeko, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2023ko eka. 23a, 10:08

43 neurri aurkeztu ditu Eihera Kooperatibak Amasa-Villabonako LGTBI+kolektiboaren beharrei erantzun eta bizi baldintzak hobetzeko. Hainbait hilabeteko lanaren ostean, kooperatibako kideek plana aurkeztu dute Aljibean, eta Villabona herriarekin eta herritarekin oso pozik eta gustura agertu dira. 

Neurri zehatzak txosten batean zehazturik geratuko dira Amasa-Villabonako udalean eta etorkizunean udalaren txanda izango da neurri horiek pixkana pixkanaka aztertu eta ezartzea. 

Beharrei dagokionez hianbat multzotan sailkatu dituzte kooperatibako kideek: 

  • Informazioa, ezagutza eta baliabideak
  • Ikusgarritasuna, erreferentzialtasuna eta memoria
  • Indarkeriarik gabeko bizitzak
  • Espazio publikoa, aisialdia eta plazera
  • Sarea, zaintza eta komunitatea
  • Konpromiso politikoa eta kolektiboaren eta instituzionalaren arteko interlokuzioa
  • Erakunde barruko eraldaketa

Horiek guztiak bermatzeko lanean jarraituko du udalak eta Eihera kooperatibak ateak irekita utzi ditu elkarlanarekin jarraitzeko. Aurkezpenaren ostean, bertso poteoarekin herriko hainbat txokotara mugitu dira herritarrak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!