Santioak 2023

Santa Ana eguneko konpartsa herrikoiaren gaineko bilera informatiboa, ostegunean

Aiurri 2023ko ekainaren 27a

Iazoko "Rozioa" konpartsa

Santio jaiak antolatzen hasi dira billabonatarrak eta Santana egunean egingo den konpartsa herrikoaren gaineko bilera informatiboaren deialdia zabaldu dute. Ostegunean egingo da bilera, ekainaren 29an, arratsaldeko 20:00etan Aljibean. Aurtengo konpartsaren gaia "Gora Mexiko" izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!