Emakumezkoen eskuzko triangularraren finalerdiak eta Santio txapelketako finalerdiak jokatuko dira, Amasa-Villabonan

Aiurri 2023ko uzt. 17a, 11:28

Artxiboko irudia

Behar Zana taldeak antolatuta, uztailaren 19an emakumezkoen eskuzko triangularra jokatuko da, finalerdiak izango dira eta finala, uztailaren 30an jokatuko dute. Gizonezkoena aldiz, ostegunean izango da, uztailaren 20an eta ondoren, Santio txapelketako finalerdia jokatuko dute. 

Bestalde, Antton Pebet memorialaren amaiera iristen ari da. Euskal Herri osoko zein Errioxako pilotariek hartu dute parte, Iñaki Lizaso Bear zanako kideak aipatu duenez "pilotariek zein kritikoek esan izan daitekeen txapelketa onenetako izaten ari da, kopuruz eta mailaz. Pilotariei ematen zaien aukerak kontuan hartuta, gainera, Euskadiko federazioak txapelketa puntuagarri gisa izendatu du Elite txapelketarako"
 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!