Santioak 2023

Santiotako kros herrikoia egingo da, uztailaren 25an

Aiurri 2023ko uztailaren 18a

Artxiboko irudia

Zunbeltz elkarteak antolatuta, Santiotako kros herikoia uztailaren 25an izango da. Aurtengo edizioa XLI.aldiza izango da. Izena www.herrikrosa.com webgunean eman beharko da, dohainik. Lasterketa, 11:00etan hasiko da Zunbeltz elkartearen parean eta Villabonako kaleak zeharkatuko ditu ibilbideak. 

Gainera, 14 urte artekoentzat ere haurren krosa izango da. Kros nagusiaren aurretik abiatuko dira, 10:15etatik aurrera. Adin tarte bakoitzak bere ibilbidea osatuko du, eta izen ematea egunean bertan egin beharko da, 09:15etatik aurrera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!